miércoles, 21 de abril de 2010

NON DAUDE HEZKUNTZA FISIKOKO IRAKASLEAK?

Egun batean bi leku ezberdineko egunkari ezberdinetako berri zehatz batzuetan galdera hori egiten dira. Harrigarria da azken urteotan hezkuntza fisikoari garrantzi handiago eskaini nahi izatea hori lortzeko baliabide nahikorik eman gabe. Hau da, hezkuntza fisikoa eskoletan ezinbestekoa eta oso garrantzitsua bihurtu da hainbat arrazoiengatik (haurrek kirol gehiago egin dezaten, bere propietate terapeutikoengatik ezgaitasunen bat duten haurrentzat...) eta hori sustatu beharrean ematen du teorikoki dena oso ondo geratzen dela baina praktikan latza dela dirua gastatzea.
Behar badira irakasle gehiago eskoletan eta kontuan hartuta jendea lana topatzeko nahiko zaila daukala, zergatik ez dira irakasle gehiago kontratatzen? Ulertezina da, baina beti bezala utopikoa.

ZERGATIK HEZKUNTZA FISIKOA GARRANTZITSUA DA?

Haurrek jaiotzen diren unetik gauza gutxi dakite egiten, oraindik asko ikasi behar dute eta. Hala ere, badago gauza bat edonork egiten duela jaio bezain laster: mugitzea. Hasieran erreflexuzko mugimenduak izaten dira, pixkanaka intentzionalak bihurtzen dira eta lehen hezkuntzan hasieran erreflexuak ziren mugimendu hoiekin hezkuntza fisiko bat jorratzen saiatzen da.

Ezinbestekoa da haurrek hezkuntza fisikoa jasotzea. Gainera hezkuntza fisikoa ez du balio bakarrik haurretan mugimendua sustatzeko edo gaur egungo umeek geldirik egiteko joera hori ekiditzeko, askoz onura gehiago dauzka. Hezkuntza fisikoa askoz gehiagorako balio du, jasotako hezkuntza mota hori eraginkorra izanez gero haurrek bere gorputza kontrolatzeaz gain askoz gauza gehiago ikasi ahal izango dute: taldean lan egitea onuragarria izan daitekeela, materialak konpartitzen, haien arteko errespetua ezinbestekoa dela edozer egin ahal izateko...

Joko kooperatiboa, gorputz hezkuntzarako erraminta poteretsua.

Haurren jolasak giza garapenerako funtsezko ekintzak dira, haurraren garapen integralean eraginkortasunez eragiten baitute, hau da, haurraren garapen psikomotorea,afektibo-emozionala, soziala eta intelektuala.
Jolas kooperatiboek haurraren garapen integrala bultzatu nahi dute.
Jolasek konfiantza, kohesioa, komunikazioa eta sormena estimulatzen dituzte.
Jolas hauetako adibide batzuk:
"Orden en el banco"
"Grupos de colores"

IRAKASLE IKERTZAILE

Metodologiari dagokionez, sorturik dauden materialak lagungarriak suertatu daitezke ikasgaia aurrera eramateko baina ez dira beste barik aplikatu behar eta are gutxiago gure eguneroko biblia bihurtu. Beraietatik baliogarriak diren gauzak har ditzakegu baina inoiz ez gure lanaren oinarri bihurtu, gure lanaren oinarria HAUSNARKETA izan behar da!!! Kurrikulumari buruz dauden materialak ez ditugu hausnarketarik gabe onartu behar. Kontsumitzaile kritikoak izan behar gara, eta ezagutzaren motoreak. Ez ditugu dauden programak burokratikoki aurrera eraman behar eta ikasleen inplikazioa bilatzen saiatu behar gara.Ingurua ulertzen saiatu behar gara, eta teoria eta praktikaren arteko erlazioa modu sistematiko eta arduratsuan bilatu, erreflexioa bultzatuz. Irakaslea IKERTZAILEA izan behar da.
Richard Tinning-ek honen inguruan asko idatzi zuen.

HAUSNARKETA BATZUK

Hezkuntzak,umeengan eragina duela argi dago, baina askotan ez gara horretaz ohartzen. Bai heziketa fisikoak edo beste edozein ikasgaik, edo hobeto esanda irakasleak ikasgaia emateko daukan moduak, ikasleekin erlazionatzeko duen erak… umeengan sentipenak, pentsamenduak, erantzun desberdinak, eragiten ditu. Horretaz ohartzea guztiz beharrezkoa da jarrera eta jokaera askoren gertatzea ulertzeko. Ikasle bakoitza desberdina da, bere jarrerak desberdinak dira, bere ezagupenak desberdinak dira… beraz argi dago hezkuntza ahal eta indibidualen bihurtzen saiatu behar garela, bakoitzaren beharrei erantzuna emateko asmoz. Honek lan dezente ematen du, errazagoa litzateke guztiak modu berean tratatzea eta kito… baina hori ez da egokia. Beraz, saia gaitezean irakaskuntza ilusioz garatzen, geure ilusio hori irakaskuntzako arlo desberdinetara trasmititu dadin baita ikasleengan ere.

Joko kooperatiboa curriculumeko gaitasunak lantzeko: talde lanean aritzeko gaitasunak.

Gaur eguneko curriculumak aldaketa anitz izan ditu lan taldean aritzeko beharrezkoak diren gaitasunak lantzeko. Gure ikuspuntutik gorputz hezkuntzaren programazioan lekua dago soberan, gaitasun hauek lantzen dituzten joko kooperatiboak jorratzeko.
Jolas hauetan, ez da inor baztertzen, taldeko guztiek parte hartzen dute, eta ez dago irabazle ezta galtzailerik. Xedea taldeko helburuak lortzea da, eta horretarako, taldekide bakoitzak beharrezkoa den eginkizuna du jolasaren barruan.