Mostrando entradas con la etiqueta ezintasunak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta ezintasunak. Mostrar todas las entradas

martes, 11 de mayo de 2010

ONCE erakundea

Behin baino gehiagotan aipatu dugu blog honetan, zer nolako garrantzia duen hezkuntza fisikoa eta kirola ezintasunak daukaten pertsonentzat. ONCE-ko erakundekoek urtetan ari dira lanean, batez ere ikusmen urritasunak dituzten pertsonen alde. Bai ekonomikoki, sozialki eta psikologikoki itzelezko laguntza eskaintzen dute. Kirolaren arloan ere, oso era bikainean ari dira lan egiten, eta neurri oso handian beraien lanari esker ezintasunak daukaten jende ugari egin ahal izaten du kirola, beti ere estatu mailan. Igeriketan, futbolean, eskian, saskibaloian, xakean, txirrindularitzan, eta goalball kiroletan esate baterako ekarri dituzten moldaketak izugarriak eta ezinbestekoak izan dira

domingo, 9 de mayo de 2010

KIROL EGOKITUA




Blog honetan, sarrera desberdinen bidez, gorputz hezkuntzak eta kirola egiteak dituen onurataz hitzegin dugu. Baina badakigu, eskola orduetan gorputz hezkuntza irakasgaian parte hartzeaz gain onuragarria dela kirola, dantza… egitea eskola orduetatik kanpo. Baina zer gertatzen da ezintasunen bat duten pertsonekin? Eta berain denbora librean kirolen bat praktikatzeko aukerarekin? Horientzako ere badaude kirola praktikatzeko edo aktibitate desberdinak aurrera eramateko taldeak. Bilbao Basket taldeak adibidez, badauka gurpildun aulkietan jolasten duten jokalariak. Egokia izango litzateke talde hauen inguruan bai irakasleak eta bai eskolako guraso elkarteak horien berri izatea, ezgaitasunen bat duten umeen gurasoei informazioa emateko eta beraein seme-alabak ekintza horietan parte hartzera animatzeko.

Kirol edo aktibitate desberdinetan parte hartzen duten jokalari ezgaituen esperientziak ikasgelan kontatzea onuragarria izan daitekela uste dugu, ikasleak baloreetan hezitu nahi baditugu behintzat. Proposamena jokalari horietako batzuk, eskola orduetan, eskolan beraien esperientziak kontatzea izango litzateke. Ikasleek jakin dezatela kirola egitea posible dela ezgaitasunen bat izan arren. Estereotipoak alde batera utzi eta errespetua bultzatzeko, desberdintasunak onartzeko, empatia areagotzeko ekintza legez uler dezakegu gure proposamena.

jueves, 6 de mayo de 2010

Irisgarritasuna


Ezintasuna duten ikasleek hezkuntza fisikoko ikasgaian integratzeko baldintzetako bat, eskolako instalazioak irisgarriak izatea dira. Irisgarritasuna beharrezkoa da ikasleak parte hartu ahal izateko eta beraien autonomia sustatzeko. Gehienetan beharrezkoak izango dira laguntza produktuak kirol jarduera edo beste motako jarduerak aurrera eramateko.

martes, 4 de mayo de 2010

Hezkuntza Fisikoa ezintasunak dauzkaten haurrentzat.

Urtetan, Hezkuntza Fisikoaren ikasgaia ez da oso famatua izan. Orduak betetzeko eabiltzen zen, eta beste gaietako irakasleak materia galtzen zutenean, beti jotzen zuten ikasgai honi orduak berreskuratzeko. Kirol ikasgaia bezala ere hartu izan da, baina gutxinaka-gutxinaka joa gara hau aldatzen, eta besteak bezain garrantzitsua dela frogatuz. Dakigunez, ikasgai hau onura ugariak ekartzen diete haurrei. Baina bestelako ikaslegoarentzat ezinbestekoa bihurtzen da Hezkuntza Fisikoa, esaterako, inmigranteentzat, eta ezintasunak dauzkaten ikasleentzat, nolabait bere ingurua ezagutzen laguntzen dietelako. Hau da, haien integraziorako ezinbestekoa da Hezkuntza Fisikoa.