domingo, 9 de mayo de 2010

BIDEO-JOKOAK HEZKUNTZA FISIKOA PRAKTIKATZEKO

Teknologia berrien hariari helduz baliabide gisa erabili ahal ditugun materialak hezkuntza fisikoan bideo-jokoak dira. Ez egunero erabiltzeko baina bai eduki zehatz bat jorratzeko momentu zehatz batean.
Gaur egun Wii konsola erabiliz hainbat jarduera prestatu ahal ditugu taldearekin jorratzeko era dibertigarri batean. Adibidez, hilean behin konsolaren bat erabili horrelako klaseak egin ahal dira beste era ludikoago batean teknologia berriei taldeetan sarrarazteko.
Hori bai kontu handia izan behar dugu honekin, gure helburua izan behar da beti haurrek heziketa fisikoa praktikatzea, ez bideo-jokoen menpe bizitzea. Beraz, aurkeztu ahal dugu material hau haurrek ikusteko hezkuntza fisikoa egiteko moduak mugarik ez daukala.
Gainera azken ikerketa bat aurkezten duen legez, Wii erabiliz eta benetan heziketa fisikoa egitearen artean ezberdintasunak daude, gehiago lan egiten baita benetan heziketan fisikoa praktikatuz.
Hau guztiagatik bideo-jokoak erabiltzea hezkuntza fisikoko orduetan oso baliabide originala izan daiteke eta baliogarria momentu zehatzetan baina argi utzi behar diegu haurrei ez dela benetako heziketa fisikoaren ordezkoa.

0 comentarios:

Publicar un comentario