Mostrando entradas con la etiqueta heziketa. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta heziketa. Mostrar todas las entradas

domingo, 9 de mayo de 2010

JOKOA EDO JOLASA


Jokoak eta jolasak erabiltzen direnean balibide didaktiko legez, argi izan behar da zer nolako baloreak bultzatzen ditugun beraiekin. “Jokoak” konpetibitatea bultzatuko du, jolasak berriz elkarlana eta kolaborazio. Beraz, argi izan behar dugu gelan lortu nahi duguna eta horren arabera jokoa edo jolasa aukeratu.

Helbide honetan, hainbat Joko eta jolas agertzen dira ikasgelan erabil ditzakegunak. Hori bai, erabili aurretik pentsatu zer lortu nahi den!!! Hona hemen jolas edo joko desberdinak aurki ditzakegun tokiak.
http://www.urtxintxaeskola.org/argitalpen.php.htm

sábado, 8 de mayo de 2010

SEXISMOARI AURRE EGINEZ

Kurrikulum-a modu arruntean esanda, eskolan ikasten dena da. Estatuak dira kurrikulum-a definitzen dutenak. Hezkuntza, politikariek legeen bitartez erabakitzen duten, euren herrialdeko ikasleek zer ikasi behar duten. Azken batean kurrikulum-ak dio zer ikasi behar den eta zer irakatsi behar den. Baina, zer gertatzen da, kurrikulumak aipatzen ez dituen eta irakasten ditugun baloreei buruz? Zer gertatzen da gizartean horren barneratuta ditugun balore sexistekin?

Balore horiek aldatu beharrean gaude!!! Horren barneratuta ditugun balore sexistetaz konturatu behar gara eta aldatzen saiatu!!! Berdintasun aukeran hezitu behar dira ikasleak ikasgai guztietan. Gorputz hezkuntzako klaseak ezin aproposagoak dira balore hauek lantzeko eta neska eta mutilen jarrerak hezteko.

Urtxintxa eskolak argitaratutako Xake mate bildumaren 6. liburuxka honekin, jolas hezkidetzailearen garrantziaz kontziente izateko eta honetan hausnartzeko propposamena egiten da. Helburua, jolasaren lanketaren bidez sexismoari aurre egitea! Jolasaren bidez, pertsonen arteko harremanetarako balio berriak irakatsi eta ikasi ahal dira; bizikidetzarako eta berdintasunerako balioak, norbere identitatea generoetatik aparte garatuz alegia.

jueves, 6 de mayo de 2010

Hezkuntza, gorputz hezkuntzarik gabe

Luxi Mari Xulainkak, Currículum berrian, Gorputz hezkuntza arloan egiten den ordu kopuruaren jaitsieraren aurkako kritika burutzen du Berria egunkariko artikulu honetan.
Hainbat puntu jorratzen ditu, beraien artean hurrengoak azpimarratu nahi ditugularik:

1. Curriculumean definitzen diren lortu beharreko helburu eta gaitasunak horren denbora gutxian lor daitezkeela dudatan jartzen du.

2. Hezkuntza fisikoa, hezkuntza proiektuan ezarritako zehar lerro, balio, jarrera eta portaerak lantzeko aukera aparta dela iruditzen zaio, gaitasun desberdinak eskuratzen lagun dezakeelarik: sozializazioa (harremanak sendotuko dituzte), besteak onartzea (nahiz eta gaitasun maila, genero eta jatorria desberdina izan), elkarbizitzarako arauak errespetatzea, aisialdirako ohitura osasuntsu eta positiboak, eskolaz kanpoko jardueretan ere euskaraz aritzea.

3. Gizarte modernoetako gaixotasun gehienen arrisku faktorea gizentasuna dela dio. Joera sedentario hauei aurre egiteko haurtzarotik mugimenduaren kulturan heztea proposatzen du.

4. Jarduera fisikoa neurri egokian egiteak errendimendu akademikoa hobetzen laguntzen duela frogatuta dagoela dio. Ikasleak lasaitu egiten dira bere eraginez eta gero arreta handiagoz ikasteko ahalmena dute. Autokonfiantza, motibazioa, espektatibak eta kemena igo egiten direlarik.

5. Gorputz hezkuntza kirola egitea baino gehiago da.

miércoles, 5 de mayo de 2010

HEZIKETA FISIKOA BIZITZA OSOAN ZEHAR

Heziketa fisikoa bizitza osoan zehar praktikatu dezakegun heziketa da. Haur hezkuntzan psikomotrizitatea eginez, lehen hezkuntzan jokoen bidez, bigarren hezkuntzan kirol ezberdinak ezagutuz eta praktikatuz, helduaroan heziketa fisikoa praktikatzeko dauden hainbat adar ezberdinetatik jo dezakegu (zure kabuz korrika egitera joatea, gimnasiora apuntatzea, ibiltzera joatea...) eta bukatzeko nagusiak garenean ere adin horretarako oso egokiak diren jarduerak praktika ditzakegu (pilates, aqua gym...).

miércoles, 21 de abril de 2010

IRAKASLE IKERTZAILE

Metodologiari dagokionez, sorturik dauden materialak lagungarriak suertatu daitezke ikasgaia aurrera eramateko baina ez dira beste barik aplikatu behar eta are gutxiago gure eguneroko biblia bihurtu. Beraietatik baliogarriak diren gauzak har ditzakegu baina inoiz ez gure lanaren oinarri bihurtu, gure lanaren oinarria HAUSNARKETA izan behar da!!! Kurrikulumari buruz dauden materialak ez ditugu hausnarketarik gabe onartu behar. Kontsumitzaile kritikoak izan behar gara, eta ezagutzaren motoreak. Ez ditugu dauden programak burokratikoki aurrera eraman behar eta ikasleen inplikazioa bilatzen saiatu behar gara.Ingurua ulertzen saiatu behar gara, eta teoria eta praktikaren arteko erlazioa modu sistematiko eta arduratsuan bilatu, erreflexioa bultzatuz. Irakaslea IKERTZAILEA izan behar da.
Richard Tinning-ek honen inguruan asko idatzi zuen.