Mostrando entradas con la etiqueta HAUSNARKETA BATZUK. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta HAUSNARKETA BATZUK. Mostrar todas las entradas

sábado, 8 de mayo de 2010

SEXISMOARI AURRE EGINEZ

Kurrikulum-a modu arruntean esanda, eskolan ikasten dena da. Estatuak dira kurrikulum-a definitzen dutenak. Hezkuntza, politikariek legeen bitartez erabakitzen duten, euren herrialdeko ikasleek zer ikasi behar duten. Azken batean kurrikulum-ak dio zer ikasi behar den eta zer irakatsi behar den. Baina, zer gertatzen da, kurrikulumak aipatzen ez dituen eta irakasten ditugun baloreei buruz? Zer gertatzen da gizartean horren barneratuta ditugun balore sexistekin?

Balore horiek aldatu beharrean gaude!!! Horren barneratuta ditugun balore sexistetaz konturatu behar gara eta aldatzen saiatu!!! Berdintasun aukeran hezitu behar dira ikasleak ikasgai guztietan. Gorputz hezkuntzako klaseak ezin aproposagoak dira balore hauek lantzeko eta neska eta mutilen jarrerak hezteko.

Urtxintxa eskolak argitaratutako Xake mate bildumaren 6. liburuxka honekin, jolas hezkidetzailearen garrantziaz kontziente izateko eta honetan hausnartzeko propposamena egiten da. Helburua, jolasaren lanketaren bidez sexismoari aurre egitea! Jolasaren bidez, pertsonen arteko harremanetarako balio berriak irakatsi eta ikasi ahal dira; bizikidetzarako eta berdintasunerako balioak, norbere identitatea generoetatik aparte garatuz alegia.

miércoles, 21 de abril de 2010

IRAKASLE IKERTZAILE

Metodologiari dagokionez, sorturik dauden materialak lagungarriak suertatu daitezke ikasgaia aurrera eramateko baina ez dira beste barik aplikatu behar eta are gutxiago gure eguneroko biblia bihurtu. Beraietatik baliogarriak diren gauzak har ditzakegu baina inoiz ez gure lanaren oinarri bihurtu, gure lanaren oinarria HAUSNARKETA izan behar da!!! Kurrikulumari buruz dauden materialak ez ditugu hausnarketarik gabe onartu behar. Kontsumitzaile kritikoak izan behar gara, eta ezagutzaren motoreak. Ez ditugu dauden programak burokratikoki aurrera eraman behar eta ikasleen inplikazioa bilatzen saiatu behar gara.Ingurua ulertzen saiatu behar gara, eta teoria eta praktikaren arteko erlazioa modu sistematiko eta arduratsuan bilatu, erreflexioa bultzatuz. Irakaslea IKERTZAILEA izan behar da.
Richard Tinning-ek honen inguruan asko idatzi zuen.

HAUSNARKETA BATZUK

Hezkuntzak,umeengan eragina duela argi dago, baina askotan ez gara horretaz ohartzen. Bai heziketa fisikoak edo beste edozein ikasgaik, edo hobeto esanda irakasleak ikasgaia emateko daukan moduak, ikasleekin erlazionatzeko duen erak… umeengan sentipenak, pentsamenduak, erantzun desberdinak, eragiten ditu. Horretaz ohartzea guztiz beharrezkoa da jarrera eta jokaera askoren gertatzea ulertzeko. Ikasle bakoitza desberdina da, bere jarrerak desberdinak dira, bere ezagupenak desberdinak dira… beraz argi dago hezkuntza ahal eta indibidualen bihurtzen saiatu behar garela, bakoitzaren beharrei erantzuna emateko asmoz. Honek lan dezente ematen du, errazagoa litzateke guztiak modu berean tratatzea eta kito… baina hori ez da egokia. Beraz, saia gaitezean irakaskuntza ilusioz garatzen, geure ilusio hori irakaskuntzako arlo desberdinetara trasmititu dadin baita ikasleengan ere.