jueves, 6 de mayo de 2010

Hezkuntza, gorputz hezkuntzarik gabe

Luxi Mari Xulainkak, Currículum berrian, Gorputz hezkuntza arloan egiten den ordu kopuruaren jaitsieraren aurkako kritika burutzen du Berria egunkariko artikulu honetan.
Hainbat puntu jorratzen ditu, beraien artean hurrengoak azpimarratu nahi ditugularik:

1. Curriculumean definitzen diren lortu beharreko helburu eta gaitasunak horren denbora gutxian lor daitezkeela dudatan jartzen du.

2. Hezkuntza fisikoa, hezkuntza proiektuan ezarritako zehar lerro, balio, jarrera eta portaerak lantzeko aukera aparta dela iruditzen zaio, gaitasun desberdinak eskuratzen lagun dezakeelarik: sozializazioa (harremanak sendotuko dituzte), besteak onartzea (nahiz eta gaitasun maila, genero eta jatorria desberdina izan), elkarbizitzarako arauak errespetatzea, aisialdirako ohitura osasuntsu eta positiboak, eskolaz kanpoko jardueretan ere euskaraz aritzea.

3. Gizarte modernoetako gaixotasun gehienen arrisku faktorea gizentasuna dela dio. Joera sedentario hauei aurre egiteko haurtzarotik mugimenduaren kulturan heztea proposatzen du.

4. Jarduera fisikoa neurri egokian egiteak errendimendu akademikoa hobetzen laguntzen duela frogatuta dagoela dio. Ikasleak lasaitu egiten dira bere eraginez eta gero arreta handiagoz ikasteko ahalmena dute. Autokonfiantza, motibazioa, espektatibak eta kemena igo egiten direlarik.

5. Gorputz hezkuntza kirola egitea baino gehiago da.

0 comentarios:

Publicar un comentario