viernes, 14 de mayo de 2010

Froga fisikoak G.H.-ko plangintzan.


Gure bizitzan zehar, soinketa saioetan denetarik ikusi dugu, baina bada G.H.-ko irakasle askok egiten duten jarduera batzuk, froga fisikoak. Froga hauek abiadura, erresistentzia, malgutasuna, indarra eta bestelako gaitasunak neurtzen dute era kuantitatibo batean. Irakasle batzuk ere frogak kurtso hasieran eta bukaeran egiten duten, ikasleen aurrerapenak neurtzeko. Gehienetan froga hauek ikasgaiaren notetan islatzen dira.

Orain, gure buruari egin behar diogun galdera. Zertarako egiten ditugu froga hauek? nola sentitzen dira gure ikasleak? Froga hauen etekinak ez ditut inondik aurkitzen, beharbada suspentso asko ateratzen duen ikasle batek, fisikoki ondo badabil ondo sentituko da klaseko markarik altuena lortu ezkero, baina hala ere, motibazio honek konpetibitatean oinarritzen da. Bestalde gaitasun fisiko hauek landu ez dituzten ikasleengan fustrasioak eta kirolarenganako despresua sortu ditzakete. Horregatik, pertsona guztiak ezberdinak garelako, mesedez, "gimnasia" irakasleok, berriro kontsideratu beharko duzue, frogak zuen plangintzan sartzea.

Hona hemen artikolo bat non eta ikasleek haien G:H:ko irakasleak gogoratzen dituzten:

Hombres, mujeres y educación física

0 comentarios:

Publicar un comentario