viernes, 14 de mayo de 2010

Zer egin dezakegu gainditzen ez duten ikasleekin?


Gure ebaluaketa gainditzen ez duten ikasleak languntzeko nahian,
hona proposamena luzatzen dut. Irteera konplementarioak egitea. Aukerak izugarriak izan daitezke, hiriko lasterketatan apuntatzea (herri krosa adibidez), kirol minoritario bateko klub batera joatea hauek haien kirolaren aurkezpen bat egiteko, ikus-entzunezko materialak aztertzea (komentatu nuen bezala), eskola kirola-ko mendi irteera batera joatea,... bururatzen zaigun guztia erabilgarria izan daiteke. Helburua ikasle denak ikasgaia gainditzea da beste eduki ezberdin batzuen bitartez, alegia. Hori bai, ekintza hauek ikasle guztientzako izan behar dira, hau da, gainditu dutenek borondatez joateko aukera izango dute.

0 comentarios:

Publicar un comentario