Hona hemen orain dela gutxi aurkitutako kirol berri bat: KIN-BALLa. Kirol hau taldeen arteko interakzioa eta kooperazioa sustatzeko sortua izan zen.
Euskadiko hainbat eskoletan erabiltzen hasi dira lehen hezkuntzako taldeekin. Joko honen dinamikak eta bere arauak Hezkuntza Fisikoaren programazioan integratuta izateko ezinhobea egiten du.
Bertan ikus dezakegu nola prestatu KIN-BALL sesio bat. Hala ere, ezinbestekoa da aipatzea kirol hau praktikatzeko airez betetako 1,22m-ko diametroa eta kilo bat pisukoa den pilota beharrezkoa dela, nahiz eta antzekoak diren beste materialak erabili ahal izatea.
Mostrando entradas con la etiqueta baliabideak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta baliabideak. Mostrar todas las entradas
martes, 11 de mayo de 2010
domingo, 9 de mayo de 2010
JOKOA EDO JOLASA

Jokoak eta jolasak erabiltzen direnean balibide didaktiko legez, argi izan behar da zer nolako baloreak bultzatzen ditugun beraiekin. “Jokoak” konpetibitatea bultzatuko du, jolasak berriz elkarlana eta kolaborazio. Beraz, argi izan behar dugu gelan lortu nahi duguna eta horren arabera jokoa edo jolasa aukeratu.
Helbide honetan, hainbat Joko eta jolas agertzen dira ikasgelan erabil ditzakegunak. Hori bai, erabili aurretik pentsatu zer lortu nahi den!!! Hona hemen jolas edo joko desberdinak aurki ditzakegun tokiak.
http://www.urtxintxaeskola.org/argitalpen.php.htmHelbide honetan, hainbat Joko eta jolas agertzen dira ikasgelan erabil ditzakegunak. Hori bai, erabili aurretik pentsatu zer lortu nahi den!!! Hona hemen jolas edo joko desberdinak aurki ditzakegun tokiak.
Etiquetas:
baliabideak,
heziketa,
jokoak
BIDEO-JOKOAK HEZKUNTZA FISIKOA PRAKTIKATZEKO
Teknologia berrien hariari helduz baliabide gisa erabili ahal ditugun materialak hezkuntza fisikoan bideo-jokoak dira. Ez egunero erabiltzeko baina bai eduki zehatz bat jorratzeko momentu zehatz batean.
Gaur egun Wii konsola erabiliz hainbat jarduera prestatu ahal ditugu taldearekin jorratzeko era dibertigarri batean. Adibidez, hilean behin konsolaren bat erabili horrelako klaseak egin ahal dira beste era ludikoago batean teknologia berriei taldeetan sarrarazteko.
Hori bai kontu handia izan behar dugu honekin, gure helburua izan behar da beti haurrek heziketa fisikoa praktikatzea, ez bideo-jokoen menpe bizitzea. Beraz, aurkeztu ahal dugu material hau haurrek ikusteko hezkuntza fisikoa egiteko moduak mugarik ez daukala.
Gainera azken ikerketa bat aurkezten duen legez, Wii erabiliz eta benetan heziketa fisikoa egitearen artean ezberdintasunak daude, gehiago lan egiten baita benetan heziketan fisikoa praktikatuz.
Hau guztiagatik bideo-jokoak erabiltzea hezkuntza fisikoko orduetan oso baliabide originala izan daiteke eta baliogarria momentu zehatzetan baina argi utzi behar diegu haurrei ez dela benetako heziketa fisikoaren ordezkoa.

bideo-jokoak,
hezkuntza fisikoa
TEKNOLOGIA BERRIAK HEZKUNTZA FISIKOAN

Gaur egun, teknologia berrien aurrerakada dela eta saiatzen ari da hezkuntzako area guztietan ezartzen era eraginkorrean. Hori dela eta eskola batzuk animatuz joan dira hezkuntza fisikoko materian sarrarazten.
Agian, zaila da imaginatzea nola erabili ahal ditugun teknologia berriak hezkuntza fisikoan baina baliabide gisa izatekotan lana askoz azkarrago eta antolatuagoa suerta daiteke. Hau lortzeko ezinbestekoa da erabiltzen dugun materiala egokia izateaz gain horren bidez lortu nahi duguna argi izatea: Internet eskaini ahal dituen aukerak hezkuntza fisikoko irakasle eta ikasleei, material informatikoak irakasleek eskura izatea eta Teknologia berriak hezkuntza fisikoko orduetan sarraraztea informazioa antolatzaleko, elkartrukatzeko eta biltzeko.
Etiquetas:
baliabideak,
hezkuntza fisikoa,
teknologia berriak
AUTISMOA ETA HEZKUNTZA FISIKOA
Hezkuntza premia berezien artean autismoa izan daiteke zailenetariko bat hezkuntza fisikoko orduetan nola egin jakiteko. Horren ondorioz, interesgarria iruditu zait hezkuntza premia berezi honi erreferentzia egitea.
Talde batean autismo daukan haur bat izatekotan eta hezkuntza fisikoko klaseetan zer egin ez jakitekotan hona hemen argi izan behar ditugun ezaugarri batzuk:
Talde batean autismo daukan haur bat izatekotan eta hezkuntza fisikoko klaseetan zer egin ez jakitekotan hona hemen argi izan behar ditugun ezaugarri batzuk:
- EGUNERO OHITURA berberak jarraitzea oso garrantzitsua da haurrak segurtasuna sentitzeko eta berarekin hobeto lan egin ahal izateko.
- OHITURAREN barruan denbora-tarte ezberdinak finkatzea ezinbestekoa da, haurrak jakin dezan denbora-tarte bakoitzean egingo duena.
- Beraz, hezkuntza fisikoko ordu bat horrela egituratuta egon behar izango da: Ikasleen elkarketa, jardueraren aurkezpena, jarduera horren bidez lortu nahi ditugun helburuak eta praktika eta bukatzeko, lasaitasunera bueltatzea.
Etiquetas:
autismoa,
baliabideak,
hezkuntza fisikoa
sábado, 8 de mayo de 2010
SEXISMOARI AURRE EGINEZ
Kurrikulum-a modu arruntean esanda, eskolan ikasten dena da. Estatuak dira kurrikulum-a definitzen dutenak. Hezkuntza, politikariek legeen bitartez erabakitzen duten, euren herrialdeko ikasleek zer ikasi behar duten. Azken batean kurrikulum-ak dio zer ikasi behar den eta zer irakatsi behar den. Baina, zer gertatzen da, kurrikulumak aipatzen ez dituen eta irakasten ditugun baloreei buruz? Zer gertatzen da gizartean horren barneratuta ditugun balore sexistekin?Balore horiek aldatu beharrean gaude!!! Horren barneratuta ditugun balore sexistetaz konturatu behar gara eta aldatzen saiatu!!! Berdintasun aukeran hezitu behar dira ikasleak ikasgai guztietan. Gorputz hezkuntzako klaseak ezin aproposagoak dira balore hauek lantzeko eta neska eta mutilen jarrerak hezteko.
Urtxintxa eskolak argitaratutako Xake mate bildumaren 6. liburuxka honekin, jolas hezkidetzailearen garrantziaz kontziente izateko eta honetan hausnartzeko propposamena egiten da. Helburua, jolasaren lanketaren bidez sexismoari aurre egitea! Jolasaren bidez, pertsonen arteko harremanetarako balio berriak irakatsi eta ikasi ahal dira; bizikidetzarako eta berdintasunerako balioak, norbere identitatea generoetatik aparte garatuz alegia.
Etiquetas:
baliabideak,
HAUSNARKETA BATZUK,
heziketa,
jokoak,
sexismoa
jueves, 6 de mayo de 2010
Kulturartekotasuna lantzeko baliabidea
Interkulturalitatearen ildotik jarraituz, Kulturartekotasuna jolas desberdinez landu dezakegula aipatu nahi dugu, bai hezkuntza fisikoko ikasgaian zein beste ikasgaietan. Urtxintxa eskolak "bost kontineenteetako 25 jolas 25 tailer" liburua argitaratu zuen kulturartekotasuna lantzeko baliabide bezala. Lehen hezkuntzako aurrekin lantzeko bost jolas eta bost tailer aurkezten dizkigute.
www.urtxintxaeskola.org/argitalpen.php.htm
Etiquetas:
baliabideak,
interkulturalitatea
IRTEERAK HEZIKETA FISIKOAN
Heziketa fisikoa jorratzeko hainbat baliabide erabili ditzakegu (materialak, espazio ezberdinak...) baina gutxitan antolatzen dugu irteeraren bat. Ez da ohikoa irteera bat egitea heziketa fisikoko orduetan bere ikasgaian oinarrituta (askotan beste ikasgaietako irteerak egiteko gure orduren bat erabiltzen baitute).
Horren ondorioz, interesgarria izango litzateke ezagutaraztea irteeren erabilgarritasuna eta eraginkortasuna heziketa fisikoa praktikatzeko. Irteera interesgarriak izango litzateke ibilbideren bat, kanpamenduak edota herritik egindako paseoak. Hauek heziketa fisikoa prakitkatzeko erabilgarriak izateaz gain naturarekin harreman zuzena izateko ere ezinbestekoak dira. Hona hemen horrelako irteerak prestatzeko gomendioak aurkezten dituen web-a.

irteera