sábado, 1 de mayo de 2010

Euskal Herriko dantzari eguna

Bihar, Maiatzak 2, Baionan ospatuko da Euskal Herriko dantzari eguna.
Euskal dantzarien biltzarrak antolaturiko euskal dantzen festa honetan Euskal Herriko zazpi probientzietako talde desberdinek parte hartuko dute, bakoitzak bere lurraldeko dantzak erakutsiko dituelarik eta baita bere trebetasunak ere.
Ospakizun nagusia bihar izango den arren, ospakizun desberdinak egon dira asteburuan zehar ostiral arratsaldetik hasita.
Interesgarria iruditzen zaionari, animatu eta urreratu Baionara!!!Hemen dauka egitarau nahi duenak.
http://www.dantzan.com/albisteak/euskal-herriko-dantzari-eguna-2010-baionan
Seguraski zergaitik jarri dudan sarrera hau galdetuko diozue zeun buruari. Zer ikusi daukan dantzak hezkuntza fisikoarekin. Ba, dantzak gaitasun eta trebetasun desberdinak garatzeko aukera ematen digu. Beharrezkoa da gaitasun fisiko batzuk izatea eta garatzea berau aurrera erametako, eta oraindik gehiago erakusketa batez hitz egiten dugunean, erakusketa batean bakoitza bere trebetasunak erakusten saiatuko da, eta ikuslea harritzea bila lezake izugarrizko saltoak, kabriolak burutuz. Hala ere, gaitasun fisikoez gain dantzaren bitartez erritmoa, psikomotrizitatea, talde lana, gorputz espesioa, espazioaren erabilera lantzen dira. Beraz, kontuan har dezagun dantzak konpetentzia desberdinak lantzeko aukera ematen digula eta erabil dezagun gorputz hezkuntzako ikasgaian!!!

0 comentarios:

Publicar un comentario