sábado, 15 de mayo de 2010

Gelan egiteko jokoak


Hezkuntza Fisikoetako klaseetan, jokoak izaten ohi dira nagusi, eta hauetaz baliatzen gara lortu beharreko helburuak aurrera eramateko. Joko hauek ez dira bakarrik erabilgarriak eremu akademikoetan, bestelako talde ezberdinentzat ere dira oso komenigarriak. Joko edo jolas hauek ez dira konpetitiboak izan behar, hau da erabilgarriak diren jokoen ezaugarri bakarrenetarikoa. Bestetik, mota askotako jokoak proposatu ahal ditugu. Orrialde honetan hainbat joko proposatzen dute Hezkuntza Fisikoetako klaseetarako.


Jordi Roca i Font. Ceip Montany; el Figueró i Montmany (Vallés Orental), iturritik ataratako informazioa.

Hezkuntza fisikoa eta mugimendua

Aurkitu dugun orrialde honetan era oso interesgarri batean azaltzen digu nola txertatu behar dugun Hezkuntza Fisikoa , mugimendua eta kirola haurren munduan. Honetarako haien ezaugarri bereziak kontutan hartu beharko dugu, kirola eta jokoen helburuak irabaztea ez dela jakin, eta irakatsi behar dugu. Entrenamenduak adin hauetan nola eraman behar diren ere azaltzen dute orrialdde honetan, eta era berean artikulo honen amaieran eta ondorio moduan aipatzen den esaldiarekin guztiz ados gaude: "haurren eta gazteen entrenamenduak profesional hoberenak behar ditu".

viernes, 14 de mayo de 2010

Kirol alternatiboak, ikasleentzako erronka berriak.


Jada, kirol alternatibo pare bat komentatu ditugu. Baina badira beste batzuk ere komentatu ez ditugunak. Kirol alternatiboek mota askotako abileziak lantzeko baliabide giza erabili ditzakegu, abilezia motaren arabera kirol ezberdin bat aukeratuz. Gainera hauekin arazo ezberdinak sortzen dizkiegu gure ikasleei, hauek kirol mota hauen garapena inoiz ikusi ez dutelako eta eskuratu duten gauza bakarra (gugandik komunikatuta) jokoaren arauak direlako.

JUEGOS Y DEPORTES ALTERNATIVOS

Los Juegos y Deportes Alternativos en Educación Física

Zer egin dezakegu gainditzen ez duten ikasleekin?


Gure ebaluaketa gainditzen ez duten ikasleak languntzeko nahian,
hona proposamena luzatzen dut. Irteera konplementarioak egitea. Aukerak izugarriak izan daitezke, hiriko lasterketatan apuntatzea (herri krosa adibidez), kirol minoritario bateko klub batera joatea hauek haien kirolaren aurkezpen bat egiteko, ikus-entzunezko materialak aztertzea (komentatu nuen bezala), eskola kirola-ko mendi irteera batera joatea,... bururatzen zaigun guztia erabilgarria izan daiteke. Helburua ikasle denak ikasgaia gainditzea da beste eduki ezberdin batzuen bitartez, alegia. Hori bai, ekintza hauek ikasle guztientzako izan behar dira, hau da, gainditu dutenek borondatez joateko aukera izango dute.

Ultimate, modako joku berria.

Egun baten, Ingalaterrako Portsmouth irian, parke batean nire deskantsatzen nengoela, hainbat gazte hasi ziren nire aurrean biltzen, kirolari itxura zuten eta bai neskak eta mutilak elkarrekin zebiltzate. Argi neukan entrenamendu bat burutuko zutela, baina ez nuen inongo baloirik ikusten, bat-batean frisby batzuk atera zuten eta talde kirol bateri ekin zioten: ULTIMATE kirola

Kirol honek unibertzitateetan sortu zen, fisby batekin paseak emonez beste zelaira ailegatzea dauka helburu eta berehala bere sinplizitateagaitik arrakasta handia hartu zuen. G.H.ko irakasleok askotan frisby-ak erabiltzen ditugu harrerak eta jaurtiketak lantzeko, horregatik unitate motibagarria bihurtzeko jolas hau gomendatzen dut. Ikusiko duzue nola, egun batzuk barru ikasleak hazten diren kirol hau praktikatzen jolastorduetan. FROGA EZAZUE!!!



¿Por qué jugamos al frisby?
Ultimate.

Froga fisikoak G.H.-ko plangintzan.


Gure bizitzan zehar, soinketa saioetan denetarik ikusi dugu, baina bada G.H.-ko irakasle askok egiten duten jarduera batzuk, froga fisikoak. Froga hauek abiadura, erresistentzia, malgutasuna, indarra eta bestelako gaitasunak neurtzen dute era kuantitatibo batean. Irakasle batzuk ere frogak kurtso hasieran eta bukaeran egiten duten, ikasleen aurrerapenak neurtzeko. Gehienetan froga hauek ikasgaiaren notetan islatzen dira.

Orain, gure buruari egin behar diogun galdera. Zertarako egiten ditugu froga hauek? nola sentitzen dira gure ikasleak? Froga hauen etekinak ez ditut inondik aurkitzen, beharbada suspentso asko ateratzen duen ikasle batek, fisikoki ondo badabil ondo sentituko da klaseko markarik altuena lortu ezkero, baina hala ere, motibazio honek konpetibitatean oinarritzen da. Bestalde gaitasun fisiko hauek landu ez dituzten ikasleengan fustrasioak eta kirolarenganako despresua sortu ditzakete. Horregatik, pertsona guztiak ezberdinak garelako, mesedez, "gimnasia" irakasleok, berriro kontsideratu beharko duzue, frogak zuen plangintzan sartzea.

Hona hemen artikolo bat non eta ikasleek haien G:H:ko irakasleak gogoratzen dituzten:

Hombres, mujeres y educación física

jueves, 13 de mayo de 2010

Materiala ez dagoenean...

Komentatu egin dut nola gaur egun materialen teknologiak aurrerapauso handia eman duen. Baina zoritxarrez gure eskuetan egoteko aukera gutxi dago. Arazo honen ahurrean zer edo zer egiteko materialak gu geu egitea beste proposamen bat da.

Ni neu harritu egin naiz, objektu batek eman dezakeen aukerengatik, objektu hori KLARIONA da. Klariona betidanik umeentzako jolas lagun izugarria izan da. Klarionarekin umeek joko askotan ibili dira, trukeme, txapa pistak, frutak kanpora, adibide batzuk dira.

Gure kasuan, klarionaren bitartez zelaiak jokoetara egokitu ditzakegu, eremuak finkatuz eta zonalde bereziak markatuz. Bestalde objektu honen zerbitzua gure irudimenaren menpe dago. Hona hemen gaur egun psikomotrizitatea eta abiadura lantzeko modan dagoen herramienta bat:



Eskailera horrek 25-30 euro inguru balio du, merkea egiten duen zerbitzurako, baina, ezin dezakegu egin klariona batekin lurzoruan marraztuz? Ni aspaldi praktikatzen dut ariketa hori klariona bat erabiliz, gainera klarionarekin, espazioen zabalera handitu edo txikitu dezakegu. Ideia bikaina ezta? Bestalde sorua egurrezkoa bada zinta adesiboa ere erabili dezakegu.

Materiala: Aukera anitzak eta motibazioa.

Gaur egun, hezkuntza fisikoko irakaslearen material biltegiek informatika, teknologia edo laborategi gelekin konparatzen baditugu, agerian dago askeneko hiru gela hauek osatzeko aurrekontua G.H.-ko irakaslearen biltegiarena baino askoz handiagoa dela, informatika gelako bi ordenadoreekin biltegi osoa bete ditzakegu.

G.H. saioak, material anitzekin erabat alda daitezke, badirudi inork ez duela material hauen berri izaten, askotan ezta G.H.ko irakasle bera ere ez. Teknologia erabat aurreratu da material hauetan, gaur egun denetarik dago, baloiak pisu egokiarekin baina mina egiten ez dutenak, lurrerako markadoreak, sareak, dianak, joko alternatiboak,...

Hemendik galdera hau egiten dut: ZERGAITIK EZ? ZERGAITIK EZ DUGU DIRUA G.H.-AN ERE GASTATZEN?

Hona hemen katalogo bat, begiratu eta aukerak baloratu, G.H.-ko irakasle guztiok amets egiten dugu material hauekin.
Katalogoa

martes, 11 de mayo de 2010

Hezkuntza fisikoaren ebaluazioarekin jarraituz:


Hezkuntza fisikoan ebaluaketaren helburua, ikaslearen garapenari laguntzeko tresna bat izatea eta beraren bidez ikasleari garapen integral lortzeko aukerak eskaintzea da.
Ebaluazioaren bidez baloratu, orientate eta behar denean aldatu egin beharko litzateke irakaskuntza prozesua.
Ebaluazioa ez da solilk nota jartzeko prozesu bezala ulertuko. Baizik eta...
-Ikaslearen aurrerapena erregistratzeko
-Hurrengo gaietan ikasleari lana sinplifikatu eta areagotu behar zaion jakiteko
-Ikasleak zer motatako laguntza eta zein edukitan behar duen ikusteko
-Zein aurrerapen egitea espero behar den ikusteko
-Zein jarduera mota diren beharrezkoak aurrerapen hori bultzatzeko

ONCE erakundea

Behin baino gehiagotan aipatu dugu blog honetan, zer nolako garrantzia duen hezkuntza fisikoa eta kirola ezintasunak daukaten pertsonentzat. ONCE-ko erakundekoek urtetan ari dira lanean, batez ere ikusmen urritasunak dituzten pertsonen alde. Bai ekonomikoki, sozialki eta psikologikoki itzelezko laguntza eskaintzen dute. Kirolaren arloan ere, oso era bikainean ari dira lan egiten, eta neurri oso handian beraien lanari esker ezintasunak daukaten jende ugari egin ahal izaten du kirola, beti ere estatu mailan. Igeriketan, futbolean, eskian, saskibaloian, xakean, txirrindularitzan, eta goalball kiroletan esate baterako ekarri dituzten moldaketak izugarriak eta ezinbestekoak izan dira

Ikus-entzunezko materialak eta literatura baloreak transmititzeko.

Gure G.H.-ko programazioan, beste ikasgaietan egiten den bezala, ikasleak bideo gelara eraman ditzakegu pelikula edo dokumentalak ikustera. Baita ere libururen bat irakurri dezakete, gainera ekintza hau gaztelania, ingeles edo euskara ikasgaiarekin elkarlanean landu daiteke. Nola ez, material guzti hauek ez dute ezertarako balio, bukaeran hauei buruzko hausnarketa egiten ez bada. Beste aukera bat erabili dezakegu era hauek gure programazioan sartzeko, nota igotzeko gehigarriak izan daitezke, honela ikasle batek ikasgaia gainditzeko arazoak baditu, arazo horiekin zerikusia daukan pelikula, dokumental edo liburu bateko lan bat bidali diezaiokegu, nota igo dezan. Honela ikaslea gainditu egingo du ikasgaia eta modu berean behar zituen kontzeptu edo baloreak transmititu diogu.

Hona hemen erabili daitezkeen material batzuk, dakisuenez material hauek eskoletan jartzeko originalak izan behar dira, bestala delitua da. Horregaitik ez ditut hauek jeizteko edo ikusteko enlazerik jarriko, aski da, pelikula hauen informazioa bilatzeaz edo liburuen argitaletxetan sartzeaz, ok?:

Liburuak:
  • Pica por fuera es por dentro
Egilea: Ignacio Ochoa Edit: Alianza Editorial
  • Fuera de juego
Egilea: Jordi Sierra i Fabra Edit: Gran Angular
  • Juego, set y partido
Egilea: Jordi Sierra i Fabra Edit: Destino
  • Locos por el Fútbol: ¡Vamos a por la Copa!
Egileak: Frauke Nahrgang Edit: Edelvives
  • Locos por el Fútbol: Se busca delantero
Egilea: Frauke Nahrgang Edit: Edelvives
  • MISIÓN INFOFIBLE
Egilea: Fernando Gómez mancha Edit: Wanceulen

Pelikulak:

  • Coach Carter (2005)
  • Hardball (2001)
  • La gran final (2006)
  • Hoosiers (1986)
  • Football Factory: Diario de un Hooligan (2004)
  • Titanes: Hicieron historia (2000)
  • 14 Kilómetros (2007)
  • Ella es el partido (2008)
  • Salta "Jump In" (2006)
  • Billy Elliot (2000)
  • Winbledon: el amor está en juego (2004)
  • Cinderella Man (2005)
  • Quiero ser como Beckham
  • Million Dollar Baby
  • Carros de Fuego (1981)

Dokumentalak:
  • Estrellas de la Línea
  • Atrapados por el dopaje
  • Soy lo que como (Capítulo 1º)
  • Super Size me.

HEZKUNTZA FISIKOKO SAIO ERAGINKORRAK

Naiz eta gure heziketa fisikoko programazio aurrerakoia izan (edo ez izan), gero programazio hau zelaira eraman behar da. Lehendik programatutako jarduerak zelaira eramaterakoan, bariable askoren menpe egongo dira: ume kopurua, instalazio bera, umeen abilezia ezberdinak, material kopurua,... Ikerketak egin dira gure G.H. saioen eraginkortasunari buruz, ikerketa hauek umea hordu bateko saio batean praktikari ematen dion denbora neurtu dute, emaitzak oso esanguratsuak izan dira. Arropaz aldatzeko denbora, irakaslearen azalpenak, jarduera prestatzeko denbora, eta umea ilaratan itxaroten duen denbora kenduta, ikasle batek ez ditu hamar minutu ematen praktikatzen. Horregaitik eraginkortasuna beti kontutan izan behar dugun kontzeptua da. Hobe da jarduera sinple eta eraginkor bat, jarduera korapilatsu eta ez-eraginkor bat baino.

La planificación de la sesión de Educación Física: tipos de sesiones y ejemplos.

El tiempo útil de participación motriz del alumno en las tareas.

ESTUDIO DE LA INFLUENCIA DEL ESTILO DE ENSEÑANZA SOBRE EL TIEMPO DE COMPROMISO MOTOR

EBALUAZIOA HEZKUNTZA FISIKOAN


Nolakoa izan behar da ebaluazioa hezkuntza fisikoan? Bi aukera ditugu, alde batetik ohiko ebaluazioa egitea eta bestetik, ebaluazio jarraian oinarritzea.

Nahiz eta bi aukera hauek izan joera daukagu lehengoa erabiltzera, hau da, jarraitzen dugu ebaluazioak betiko froga fisikoetan oinarritzen. Egokiena al da hori??

XXI.mendean gaudenez gero txipa alda genezake. Garaia da klase tradizionalak alde batera uzteko eta bizi garen garaiara egokitzeko, ohiko ebaluazio moduak alde batera utziz eta ebaluazio jarraiak eta konpetentzietan oinarritutak eginez.

KIN-BALL KIROL BERRIA

Hona hemen orain dela gutxi aurkitutako kirol berri bat: KIN-BALLa. Kirol hau taldeen arteko interakzioa eta kooperazioa sustatzeko sortua izan zen.

Euskadiko hainbat eskoletan erabiltzen hasi dira lehen hezkuntzako taldeekin. Joko honen dinamikak eta bere arauak Hezkuntza Fisikoaren programazioan integratuta izateko ezinhobea egiten du.

Bertan ikus dezakegu nola prestatu KIN-BALL sesio bat. Hala ere, ezinbestekoa da aipatzea kirol hau praktikatzeko airez betetako 1,22m-ko diametroa eta kilo bat pisukoa den pilota beharrezkoa dela, nahiz eta antzekoak diren beste materialak erabili ahal izatea.


lunes, 10 de mayo de 2010

Joko garbiaren dekalogoa


Gaur egun, kirola influentzia handia dauka gure haurrengan, eta inolako dudarik gabe, kirol profesionalizatua da haurrak gehien ikusten dutena, askotan bestelako aukerarik ez diegulako eskaintzen. Kirol profesionalizatu honetan, umeentzat eredugarri ez diren joerak edo ekintzak azaleratzen dira sarri, eta nola ez, haurrak hauek ere kopiatzen dituzte. Horregatik, Bizkaiko Foru Aldundiak joko garbiaren dekalogoa argitaratu zuen, behintzat eskola kirolaren munduan ohitura on hauek martxan jarri ahal izateko eta bide batez, herritar guztiak kontzientziatu dezaten.

Kirola eta ingurugiroa

Askotan, kirol munduan, gure ingurunearekin ezartzen dugu lotura oso estu bat. Kirolarekin gozatzeaz aparte, beraz, gure ingurunearekin gozatzeko aukera izaten dugu gehienetan, horregatik gure ikasleei irakatsi behar diegu zelan portatu behar diren kirola egiterako orduan, ingurugiroa kaltetu nahi ez badute. Etorriko den hurrengo pertsona gu moduan gozatzeko eskubidea daukalako. Horregatik, mota onetako aholkuak eman ahal diegu gure ikasleei.

Hezkuntza fisikoa konpetentzien bidez irakatsi


Konpetentzietan heztea, egun asko entzuten den esaldia da. Curriculum berriak aldaketak ekarri ditu, konpetentziak dira curriculum honen helburuak. Beraz hezkuntza fisikoa irakasteko era aldatu beharko da.
Ikaskuntzak ikasleen parte-hartze aktiboa bultzatu nahi du eta arazoak ebazteko gai diren ikasleak hezitu nahi ditu.
Konpetentziekin ikaskuntza-irakaskuntza prozesua aldatu nahi da eta honekin orainarteko moldeak apurtu dituzte. Irakasleen eskola magistralak baztertuta gertatu dira eta ikasleekin batera, errealitatearen azterketan murgildu dira, konpetentziak garatuz.
Zortzi dira ikasleek garatu beharreko oinarrizko konpetentziak.

domingo, 9 de mayo de 2010

Zer da hezkuntza fisikoa ongi irakastea?

Ez da erraza hezkuntza fisikoa ongi irakastea zer den jakitea edo definitzea. Batzuk ikaslearen jarduera maximo bezela definitzen dute. Beste batzuk ordea haurrek esperientzias gozatu beharko lukete eta horrela eskolatik kanpo praktikatzen jarraitzea erabaki beharko lukete. Badaude ere umeak lortutako habilitate motrizen kantitateari garrantzia ematen diotenak. Eta beste batzuk ikasgai eraginkor baten ezaugarria klasearen kontrol sendo bat, ongi ordenatutako organizazio bat eta irakaslearen autoritateari errespetoa izango litzateke.
Irakaskuntza on batek dituen ezaugarri nagusiak:
-Ikaslearen jarduera maximoa
-Klasearen kontrol sendoa
-Ikasgaiaren planifikasio zehatza.
“Heziketa fisikoko irakasle ona izateko”: heziketa fisikoa esperientzia baliotzua eta dibertigarria bilakatzea klaseko haur guztientzat

Zein da gorputz hezkuntzaren ezkutuko curriculuma?


Planifikatugabeko ikaskuntzari deitzen diogu ezkutuko kurrikuluma, ikaskuntza explisitoan (curriculumean) sartzen ez dena. Eta planifikatugabeko ikaskuntza irakaskuntzako esperientzia guztietan agertzen da eta askotan ikaskuntza explisitoa baino garrantzitsuagoa da.
Heziketa fisikoko ikaskuntzan izan daitezkeen ezkutuko kurrikulumaren adibide batzuk:
-Sexismoa eta heziketa fisikoa
-Autoritatea eta dependentzia
-Konpetentzia, kooperazioa eta garaipenaren ideología
-Tristesia eta postasuna

JOKOA EDO JOLASA


Jokoak eta jolasak erabiltzen direnean balibide didaktiko legez, argi izan behar da zer nolako baloreak bultzatzen ditugun beraiekin. “Jokoak” konpetibitatea bultzatuko du, jolasak berriz elkarlana eta kolaborazio. Beraz, argi izan behar dugu gelan lortu nahi duguna eta horren arabera jokoa edo jolasa aukeratu.

Helbide honetan, hainbat Joko eta jolas agertzen dira ikasgelan erabil ditzakegunak. Hori bai, erabili aurretik pentsatu zer lortu nahi den!!! Hona hemen jolas edo joko desberdinak aurki ditzakegun tokiak.
http://www.urtxintxaeskola.org/argitalpen.php.htm

KIROL EGOKITUA




Blog honetan, sarrera desberdinen bidez, gorputz hezkuntzak eta kirola egiteak dituen onurataz hitzegin dugu. Baina badakigu, eskola orduetan gorputz hezkuntza irakasgaian parte hartzeaz gain onuragarria dela kirola, dantza… egitea eskola orduetatik kanpo. Baina zer gertatzen da ezintasunen bat duten pertsonekin? Eta berain denbora librean kirolen bat praktikatzeko aukerarekin? Horientzako ere badaude kirola praktikatzeko edo aktibitate desberdinak aurrera eramateko taldeak. Bilbao Basket taldeak adibidez, badauka gurpildun aulkietan jolasten duten jokalariak. Egokia izango litzateke talde hauen inguruan bai irakasleak eta bai eskolako guraso elkarteak horien berri izatea, ezgaitasunen bat duten umeen gurasoei informazioa emateko eta beraein seme-alabak ekintza horietan parte hartzera animatzeko.

Kirol edo aktibitate desberdinetan parte hartzen duten jokalari ezgaituen esperientziak ikasgelan kontatzea onuragarria izan daitekela uste dugu, ikasleak baloreetan hezitu nahi baditugu behintzat. Proposamena jokalari horietako batzuk, eskola orduetan, eskolan beraien esperientziak kontatzea izango litzateke. Ikasleek jakin dezatela kirola egitea posible dela ezgaitasunen bat izan arren. Estereotipoak alde batera utzi eta errespetua bultzatzeko, desberdintasunak onartzeko, empatia areagotzeko ekintza legez uler dezakegu gure proposamena.

BIDEO-JOKOAK HEZKUNTZA FISIKOA PRAKTIKATZEKO

Teknologia berrien hariari helduz baliabide gisa erabili ahal ditugun materialak hezkuntza fisikoan bideo-jokoak dira. Ez egunero erabiltzeko baina bai eduki zehatz bat jorratzeko momentu zehatz batean.
Gaur egun Wii konsola erabiliz hainbat jarduera prestatu ahal ditugu taldearekin jorratzeko era dibertigarri batean. Adibidez, hilean behin konsolaren bat erabili horrelako klaseak egin ahal dira beste era ludikoago batean teknologia berriei taldeetan sarrarazteko.
Hori bai kontu handia izan behar dugu honekin, gure helburua izan behar da beti haurrek heziketa fisikoa praktikatzea, ez bideo-jokoen menpe bizitzea. Beraz, aurkeztu ahal dugu material hau haurrek ikusteko hezkuntza fisikoa egiteko moduak mugarik ez daukala.
Gainera azken ikerketa bat aurkezten duen legez, Wii erabiliz eta benetan heziketa fisikoa egitearen artean ezberdintasunak daude, gehiago lan egiten baita benetan heziketan fisikoa praktikatuz.
Hau guztiagatik bideo-jokoak erabiltzea hezkuntza fisikoko orduetan oso baliabide originala izan daiteke eta baliogarria momentu zehatzetan baina argi utzi behar diegu haurrei ez dela benetako heziketa fisikoaren ordezkoa.

TEKNOLOGIA BERRIAK HEZKUNTZA FISIKOAN



Gaur egun, teknologia berrien aurrerakada dela eta saiatzen ari da hezkuntzako area guztietan ezartzen era eraginkorrean. Hori dela eta eskola batzuk animatuz joan dira hezkuntza fisikoko materian sarrarazten.


Agian, zaila da imaginatzea nola erabili ahal ditugun teknologia berriak hezkuntza fisikoan baina baliabide gisa izatekotan lana askoz azkarrago eta antolatuagoa suerta daiteke. Hau lortzeko ezinbestekoa da erabiltzen dugun materiala egokia izateaz gain horren bidez lortu nahi duguna argi izatea: Internet eskaini ahal dituen aukerak hezkuntza fisikoko irakasle eta ikasleei, material informatikoak irakasleek eskura izatea eta Teknologia berriak hezkuntza fisikoko orduetan sarraraztea informazioa antolatzaleko, elkartrukatzeko eta biltzeko.

AUTISMOA ETA HEZKUNTZA FISIKOA

Hezkuntza premia berezien artean autismoa izan daiteke zailenetariko bat hezkuntza fisikoko orduetan nola egin jakiteko. Horren ondorioz, interesgarria iruditu zait hezkuntza premia berezi honi erreferentzia egitea.
Talde batean autismo daukan haur bat izatekotan eta hezkuntza fisikoko klaseetan zer egin ez jakitekotan hona hemen argi izan behar ditugun ezaugarri batzuk:
  • EGUNERO OHITURA berberak jarraitzea oso garrantzitsua da haurrak segurtasuna sentitzeko eta berarekin hobeto lan egin ahal izateko.
  • OHITURAREN barruan denbora-tarte ezberdinak finkatzea ezinbestekoa da, haurrak jakin dezan denbora-tarte bakoitzean egingo duena.
  • Beraz, hezkuntza fisikoko ordu bat horrela egituratuta egon behar izango da: Ikasleen elkarketa, jardueraren aurkezpena, jarduera horren bidez lortu nahi ditugun helburuak eta praktika eta bukatzeko, lasaitasunera bueltatzea.

sábado, 8 de mayo de 2010

SEXISMOARI AURRE EGINEZ

Kurrikulum-a modu arruntean esanda, eskolan ikasten dena da. Estatuak dira kurrikulum-a definitzen dutenak. Hezkuntza, politikariek legeen bitartez erabakitzen duten, euren herrialdeko ikasleek zer ikasi behar duten. Azken batean kurrikulum-ak dio zer ikasi behar den eta zer irakatsi behar den. Baina, zer gertatzen da, kurrikulumak aipatzen ez dituen eta irakasten ditugun baloreei buruz? Zer gertatzen da gizartean horren barneratuta ditugun balore sexistekin?

Balore horiek aldatu beharrean gaude!!! Horren barneratuta ditugun balore sexistetaz konturatu behar gara eta aldatzen saiatu!!! Berdintasun aukeran hezitu behar dira ikasleak ikasgai guztietan. Gorputz hezkuntzako klaseak ezin aproposagoak dira balore hauek lantzeko eta neska eta mutilen jarrerak hezteko.

Urtxintxa eskolak argitaratutako Xake mate bildumaren 6. liburuxka honekin, jolas hezkidetzailearen garrantziaz kontziente izateko eta honetan hausnartzeko propposamena egiten da. Helburua, jolasaren lanketaren bidez sexismoari aurre egitea! Jolasaren bidez, pertsonen arteko harremanetarako balio berriak irakatsi eta ikasi ahal dira; bizikidetzarako eta berdintasunerako balioak, norbere identitatea generoetatik aparte garatuz alegia.

BULLYING-a HEZKUNTZA FISIKOAN


Orain arte hezkuntza fisikoaren onuretan zentratu gara. Hala eta guztiz ere, haur batzuen bizitzan zehar hezkuntza fisikoko orduak infiernua suposatu dute. Hau horrela izan da beraien ezaugarri fisiko batengatik, gehienetan loditasuna.

Loditsuak diren ume asko oso txarto pasatzen dute hezkuntza fisikoko orduetan, bertan bere ezaugarri fisikoak agerian uzten dizkiete hezkuntza fisikoko hainbat jarduera egiteko gaitasun falta.

Baina ez dira beti loditsuak direnak nolabaiteko jazarpena jasaten dutenak. Baita gorputz hezkuntzan oso trebeak ez direnak ere txarto pasatzen dute. Askotan anekdota moduan geratzen dira gelakideek ume baten inguruan egiten diren hainbat esamesak eta guk, irakasle moduan hori ekiditu behar dugu, bullyng egoera askok esames gisa hasten dira eta konturatzen garenean jazarrita izan den haurra gehiegi sufritu du.
Hurrengo blog-ean informazio gehiago eskura dezakezue bullyng-ari buruz edozein arloan:

viernes, 7 de mayo de 2010

Jarduera fisikoa eta osasuna.

Elikadurak gero eta garrantzi handiagoa du gure gizartean. Azken hamarkadan janariaren inguruko berriak sarri izaten ditugu,behi eroak, olioen gripea, janari transgenikoak, e.a. Ondorioz, hezkuntzak elikadura gaiari heldu behar dio, ikastetxeetan garrantzia emanez eta jarduera fisikoarekin lotuz. Komeni da haurrei elikagaiek zertarako balio duten eta nondik datozen azaltzea, elikadura on baten giltzarria osasuna del argi eta garbi utzita. Eta haurtzaroan elikadurarekin lotutako arazoak hezkuntza fisiko on batekin konpondu daitezke. Datuen arabera, haur eta gazte-populazioaren %40k aholkatu ohi dena baino pisu handiagoa du. Egoera honi aurre egiteko, eskola-ikastolak, familiak eta haurrak bat egin behar dute, erantzunkizuna guztiona izanik.

jueves, 6 de mayo de 2010

Hezkuntza, gorputz hezkuntzarik gabe

Luxi Mari Xulainkak, Currículum berrian, Gorputz hezkuntza arloan egiten den ordu kopuruaren jaitsieraren aurkako kritika burutzen du Berria egunkariko artikulu honetan.
Hainbat puntu jorratzen ditu, beraien artean hurrengoak azpimarratu nahi ditugularik:

1. Curriculumean definitzen diren lortu beharreko helburu eta gaitasunak horren denbora gutxian lor daitezkeela dudatan jartzen du.

2. Hezkuntza fisikoa, hezkuntza proiektuan ezarritako zehar lerro, balio, jarrera eta portaerak lantzeko aukera aparta dela iruditzen zaio, gaitasun desberdinak eskuratzen lagun dezakeelarik: sozializazioa (harremanak sendotuko dituzte), besteak onartzea (nahiz eta gaitasun maila, genero eta jatorria desberdina izan), elkarbizitzarako arauak errespetatzea, aisialdirako ohitura osasuntsu eta positiboak, eskolaz kanpoko jardueretan ere euskaraz aritzea.

3. Gizarte modernoetako gaixotasun gehienen arrisku faktorea gizentasuna dela dio. Joera sedentario hauei aurre egiteko haurtzarotik mugimenduaren kulturan heztea proposatzen du.

4. Jarduera fisikoa neurri egokian egiteak errendimendu akademikoa hobetzen laguntzen duela frogatuta dagoela dio. Ikasleak lasaitu egiten dira bere eraginez eta gero arreta handiagoz ikasteko ahalmena dute. Autokonfiantza, motibazioa, espektatibak eta kemena igo egiten direlarik.

5. Gorputz hezkuntza kirola egitea baino gehiago da.

Obesitatea saiesteko hezkuntza fisikoa

“Gaur egun haurren %10 obesoak dira”. Esandi hau arretaz ikarri ezkero , edonor konturatu daiteke arazo ikaragarri baten aurrean aurkitzen garela. Eta hau lehen bait lehen konpondu beharreko ARAZOA da. Horretarako obesitatea saiesteko, hezkuntza fisikotik hastea ez legoke txarto, elikadura ohiturak aldatzeaz aparte.
Beraz, eskoletan lan handia dago egiteko gai honen inguruan. Eta argi dagoena da neurriak garaiz hartzea ezinbestekoa dela kasu honetan.
"Ondo jaten irakatzi behar zaie".

Irisgarritasuna


Ezintasuna duten ikasleek hezkuntza fisikoko ikasgaian integratzeko baldintzetako bat, eskolako instalazioak irisgarriak izatea dira. Irisgarritasuna beharrezkoa da ikasleak parte hartu ahal izateko eta beraien autonomia sustatzeko. Gehienetan beharrezkoak izango dira laguntza produktuak kirol jarduera edo beste motako jarduerak aurrera eramateko.

Kulturartekotasuna lantzeko baliabidea


Interkulturalitatearen ildotik jarraituz, Kulturartekotasuna jolas desberdinez landu dezakegula aipatu nahi dugu, bai hezkuntza fisikoko ikasgaian zein beste ikasgaietan. Urtxintxa eskolak "bost kontineenteetako 25 jolas 25 tailer" liburua argitaratu zuen kulturartekotasuna lantzeko baliabide bezala. Lehen hezkuntzako aurrekin lantzeko bost jolas eta bost tailer aurkezten dizkigute.
www.urtxintxaeskola.org/argitalpen.php.htm

IRTEERAK HEZIKETA FISIKOAN

Heziketa fisikoa jorratzeko hainbat baliabide erabili ditzakegu (materialak, espazio ezberdinak...) baina gutxitan antolatzen dugu irteeraren bat. Ez da ohikoa irteera bat egitea heziketa fisikoko orduetan bere ikasgaian oinarrituta (askotan beste ikasgaietako irteerak egiteko gure orduren bat erabiltzen baitute).
Horren ondorioz, interesgarria izango litzateke ezagutaraztea irteeren erabilgarritasuna eta eraginkortasuna heziketa fisikoa praktikatzeko. Irteera interesgarriak izango litzateke ibilbideren bat, kanpamenduak edota herritik egindako paseoak. Hauek heziketa fisikoa prakitkatzeko erabilgarriak izateaz gain naturarekin harreman zuzena izateko ere ezinbestekoak dira. Hona hemen horrelako irteerak prestatzeko gomendioak aurkezten dituen web-a.

miércoles, 5 de mayo de 2010

HEZIKETA FISIKOA BIZITZA OSOAN ZEHAR

Heziketa fisikoa bizitza osoan zehar praktikatu dezakegun heziketa da. Haur hezkuntzan psikomotrizitatea eginez, lehen hezkuntzan jokoen bidez, bigarren hezkuntzan kirol ezberdinak ezagutuz eta praktikatuz, helduaroan heziketa fisikoa praktikatzeko dauden hainbat adar ezberdinetatik jo dezakegu (zure kabuz korrika egitera joatea, gimnasiora apuntatzea, ibiltzera joatea...) eta bukatzeko nagusiak garenean ere adin horretarako oso egokiak diren jarduerak praktika ditzakegu (pilates, aqua gym...).

Elikadura, gorputz hezkuntzan landu beharreko edukia


Giza elikadura landu beharreko ezinbesteko konpetentzia da. Orain arte inguruaren ezaguera arloan landu izan dena, orain inguruaren ezagueran lantzeaz gain hezkuntza fisikoko arloan ere lantzea izango litzateke aproposena. Elikadura osasuntsu bat guztiz erlazionatuta dagoelako hezkuntza fisikoaren bitartez garapen integral bat lortu nahi baldin badugu.
Argi dago kontzeptuak ikasleen adinaren araberakoak izan behar direla, lehenengo urteetan elikadura osasuntsu baterako gomendioekin hasi, aurrerago mikronutriente eta makronutrienteekin jarraitzeko.

Hezkuntza fisikoa eta interkulturalitatea


Blog honetan parte hartzen dugun lankideok behin baino gehiagotan hitz egin dizuegu Hezkuntza Fisikoaren garrantziaz. Aipatu dugu ze inportantea den ezintasunak dituzten haurrentzat, sedentarismoari aurre egiteko, norbanakoaren garapenarako... Baina, gure aburuz, ere Hezkuntza Fisikoa ezinbestekoa da inmigranteen kolektiborako, honen bidez, integrazioa eta enpatia sortzea errazago izango zaigulako, interkulturalitatea bermatzeko asmoz.

"Ludos proiektua"

Espainako Gobernuaren Hezkuntza Saila eta Nafarroko Gobernuaren Hezkuntza Saila "Ludos" proiektua atera dute. Hau hezkuntz baliabide multimedia eta interaktibo batean datza. Lehen Hezkuntzako, hezkuntza fisikoko arloan lantzeko aproposa da. Proiektu honen barnean irakaslegorako, ikaslegorako eta bestelako erabiltzaileentzako eremuak daude. Agertzen diren jarduerak zikloka antolatuta agertzen dira gainera. Oso aproposa saio teorikoetan lantzeko, eta praktiketarako oso eredugarri
EZINTASUNAK DITUZTEN IKASLEAK, GORPUTZ HEZKUNTZAN ERE INTEGRATUAK SENTITU BEHAR DIRA

Gorputz Hezkuntza, ikaslearen garapen integrala, heltzea eta integrazioa lantzen duen ikasgai garrantzitsuenetarikoa da, gehienbat talde dinamikak erabiltzen direlako, non eta ikaslea bere burua ezagutuz beste ikasleekin erlazionatuz arazoak konpontzen dituen. Horregatik Gorputz Hezkuntza guztiengatik praktikatua izan behar da. Petrus, A (1998): "...ezintasunetatik deribatzen den taldearen dibertsitatea, ekintza fisikoa burutzeko oztopoa izatea ekiditu behar dugu. Ezintasunak dituzten ikasleak gure ikasgeletan integratu badira eta haien ikaskideekin era arrunt batean elkarbizitzen badira, zer zentsu dauka Gorputz Hezkuntzak hauek diskriminatzeak?..."

Alumnos con discapacidades en las clases de Educación Física convencionales

martes, 4 de mayo de 2010

Hezkuntza fisikoaren garrantzia bizitza sedentarioari aurre egiteko


Haurrek gero eta bizitza sedentarioagoa egiten dute. Telbista aurrean denbora asko pasatzen dutelarik, horrek iharduera fisikoa murrizten du. Hezkuntza fisikoaren bitartez eguneroko bizitzan mugitzeak duen garrantziaz ohartu beharko lirateke ikasle guztiek, eta honekin batera sedentarismoak ekar ditzazkeen gaixotasunei aurre egin, obesitatea kasu.

Hezkuntza Fisikoa ezintasunak dauzkaten haurrentzat.

Urtetan, Hezkuntza Fisikoaren ikasgaia ez da oso famatua izan. Orduak betetzeko eabiltzen zen, eta beste gaietako irakasleak materia galtzen zutenean, beti jotzen zuten ikasgai honi orduak berreskuratzeko. Kirol ikasgaia bezala ere hartu izan da, baina gutxinaka-gutxinaka joa gara hau aldatzen, eta besteak bezain garrantzitsua dela frogatuz. Dakigunez, ikasgai hau onura ugariak ekartzen diete haurrei. Baina bestelako ikaslegoarentzat ezinbestekoa bihurtzen da Hezkuntza Fisikoa, esaterako, inmigranteentzat, eta ezintasunak dauzkaten ikasleentzat, nolabait bere ingurua ezagutzen laguntzen dietelako. Hau da, haien integraziorako ezinbestekoa da Hezkuntza Fisikoa.

KIROLAREN PSIKOLOGIAREN INGURUAN NAZIOARTEKO KONGRESUA

Osasun mundu erakundeak osasuna ongizate fisikoa, psikologikoa eta gizarte ongizatea bezala definitzen du. Aspaldi emandako definizio honetan gizakia "cuerpo-mente" zatikatze horretatik urrundu, eta gizakia osotasun bat bezala planteatzen duela pentsa dezakegu. Osotasun horretan arlo fisikoa, psikologikoa eta erlazio arloa aipatzen dituelarik.

Hiru arlo desberdin hauek interakzioan aurkitzen dira, bata bestearengan eragina dutelarik. Seguru noizbait guztioi gertatu zaigula, urduriago gauden uneetan aurpegian garunak irtetzea, tripako mina edo buruko mina izatea. Gure egoera psikologikoak, urduritasunak edo estresak alegia, gure egoera fisikoan eragina daukala argi dago, eta hainbat eta hainbat ikerketa aurkitu daitezke horren inguruan.

Kirolari profesionaletan ere, estresak, urduritasunak, beldurrak, segurtasun ezak agertzen dira eta fenomeno horiek lortzen dituzten emaitzetan eragina daukate. Fisikoki oso ondo preparaturik dagoen kirolari batek baina segurtasun eza izugarria sentitzen duenak, lortuko dituen emaitzak kaskarrak izango direla aurreratu dezakegu. Horregaitik, kirolari profesionalak prestatzen dituzten talde lanetan, espezilizazio desberdineko profesionalak daude,horien artean psikologoak.

Urte honetako ekainean, Madrilen, aipaturiko gaiaz eta hainbat gaietaz hitzegingo dute "CONGRESO INTERNACIONAL DE PSICOLOGÍA DEL DEPORTE" deiturikoan. Gehiago jakin nahi duenak beraz, badaki non lor dezaken informazioa.http://www.congresopsicologiadeporte2010.net

Jolasteko Eskubidea

Blog honetan lan egiten ditugun partaideak, saiatzen ari gara Hezkuntza Fisikoa pertsona guztien egunerokotasunean sartzen. Nire lankideek behin baino gehiagotan aipatu duten moduan, ezinbestekoa da Hezkuntza Fisikoa, eta bide batez jokoak, garapen ona euki ahal izateko.
Jokoak eta jolasak izan behar dira haurtzaroaren ezaugarrienetako bat. Baina ez dugu garapenarako bide bat bezala bakarrik ikusi behar, izan ere, jolasteko eskubidea da, haurrek dauketen eskubideetako bat. Eta horren alde lan egin behar dugu baitairakasle moduan, dakigunez askotan haurrak dituzten eskubide honi uko egin behar diotelako.
NATUR INGURUNEKO KIROLAK NATURAREKIKO HARREMANAK SENDOTZEKO.

Garapen integralerako ezinbestekotzat hartzen dugu gure gorputzak eta adimena naturarekiko duen kontaktua eta ezagutza, eta nola ez begirunea. Natur inguruneko kirol ekintzak gero eta ezagunak direlarik, uste dugu, eskoletako hezkuntza fisikoko mintegietatik naturarekin zerikusia duten ekintza edo eduki gehiago proposatu behar ditugula.

Ekintzak era askotakoak izan daitezke, zuhaitzaren egunean treking bat proposatzea zuhaizka batzuk landatzeko, ikas bidaia Salou-n egin beharrean multiabentura bidaia proposatzea,ideia batzuk dira.

Edukiak ere alda daitezke. Askotan gorputz hezkuntzako saioak klaseko leihoetatik begiratzen badituzue, ikasleak talde kiroletan edota aurrekirolezko jokoetan aritzen dira. Aurrekirolak lantzea ez dago txarto, talde kirolak berriz, bere osotasunean lantzeak onurak baino, kontrakoa ekarri dezake. Hauek lantzeak unitate didaktiko luze bat behar du, ondo flanifikatuta eta ikasle mota guztiekin arduratsua, eta holan ere, ikaslearen formakuntzan eragin gutxi lortuko genuke. Eskalada adibidez oso kirol egokia dugu osasunarentzat, talde kirolak baino askoz ere didaktikoa. Honen bitartez naturarekiko begirunea zein honen ezagutza landu dezakegu. Gainera hauxe lantzeak bi asteko programazioa suposatu dezake. Irteera batekin konbinatuz gero, gure programa mamitsua benetan bihurtu zaigu.

Horregatik gorputz hezkuntzako irakasle guztiak animatzen ditugu bere programazioan naturarekiko harremana tratatzeko natur inguruneko kirol ekintzen introdukzio bat egitera. Animatu!!!!!

sábado, 1 de mayo de 2010

Euskal Herriko dantzari eguna

Bihar, Maiatzak 2, Baionan ospatuko da Euskal Herriko dantzari eguna.
Euskal dantzarien biltzarrak antolaturiko euskal dantzen festa honetan Euskal Herriko zazpi probientzietako talde desberdinek parte hartuko dute, bakoitzak bere lurraldeko dantzak erakutsiko dituelarik eta baita bere trebetasunak ere.
Ospakizun nagusia bihar izango den arren, ospakizun desberdinak egon dira asteburuan zehar ostiral arratsaldetik hasita.
Interesgarria iruditzen zaionari, animatu eta urreratu Baionara!!!Hemen dauka egitarau nahi duenak.
http://www.dantzan.com/albisteak/euskal-herriko-dantzari-eguna-2010-baionan
Seguraski zergaitik jarri dudan sarrera hau galdetuko diozue zeun buruari. Zer ikusi daukan dantzak hezkuntza fisikoarekin. Ba, dantzak gaitasun eta trebetasun desberdinak garatzeko aukera ematen digu. Beharrezkoa da gaitasun fisiko batzuk izatea eta garatzea berau aurrera erametako, eta oraindik gehiago erakusketa batez hitz egiten dugunean, erakusketa batean bakoitza bere trebetasunak erakusten saiatuko da, eta ikuslea harritzea bila lezake izugarrizko saltoak, kabriolak burutuz. Hala ere, gaitasun fisikoez gain dantzaren bitartez erritmoa, psikomotrizitatea, talde lana, gorputz espesioa, espazioaren erabilera lantzen dira. Beraz, kontuan har dezagun dantzak konpetentzia desberdinak lantzeko aukera ematen digula eta erabil dezagun gorputz hezkuntzako ikasgaian!!!