martes, 4 de mayo de 2010

KIROLAREN PSIKOLOGIAREN INGURUAN NAZIOARTEKO KONGRESUA

Osasun mundu erakundeak osasuna ongizate fisikoa, psikologikoa eta gizarte ongizatea bezala definitzen du. Aspaldi emandako definizio honetan gizakia "cuerpo-mente" zatikatze horretatik urrundu, eta gizakia osotasun bat bezala planteatzen duela pentsa dezakegu. Osotasun horretan arlo fisikoa, psikologikoa eta erlazio arloa aipatzen dituelarik.

Hiru arlo desberdin hauek interakzioan aurkitzen dira, bata bestearengan eragina dutelarik. Seguru noizbait guztioi gertatu zaigula, urduriago gauden uneetan aurpegian garunak irtetzea, tripako mina edo buruko mina izatea. Gure egoera psikologikoak, urduritasunak edo estresak alegia, gure egoera fisikoan eragina daukala argi dago, eta hainbat eta hainbat ikerketa aurkitu daitezke horren inguruan.

Kirolari profesionaletan ere, estresak, urduritasunak, beldurrak, segurtasun ezak agertzen dira eta fenomeno horiek lortzen dituzten emaitzetan eragina daukate. Fisikoki oso ondo preparaturik dagoen kirolari batek baina segurtasun eza izugarria sentitzen duenak, lortuko dituen emaitzak kaskarrak izango direla aurreratu dezakegu. Horregaitik, kirolari profesionalak prestatzen dituzten talde lanetan, espezilizazio desberdineko profesionalak daude,horien artean psikologoak.

Urte honetako ekainean, Madrilen, aipaturiko gaiaz eta hainbat gaietaz hitzegingo dute "CONGRESO INTERNACIONAL DE PSICOLOGÍA DEL DEPORTE" deiturikoan. Gehiago jakin nahi duenak beraz, badaki non lor dezaken informazioa.http://www.congresopsicologiadeporte2010.net

0 comentarios:

Publicar un comentario