jueves, 13 de mayo de 2010

Materiala: Aukera anitzak eta motibazioa.

Gaur egun, hezkuntza fisikoko irakaslearen material biltegiek informatika, teknologia edo laborategi gelekin konparatzen baditugu, agerian dago askeneko hiru gela hauek osatzeko aurrekontua G.H.-ko irakaslearen biltegiarena baino askoz handiagoa dela, informatika gelako bi ordenadoreekin biltegi osoa bete ditzakegu.

G.H. saioak, material anitzekin erabat alda daitezke, badirudi inork ez duela material hauen berri izaten, askotan ezta G.H.ko irakasle bera ere ez. Teknologia erabat aurreratu da material hauetan, gaur egun denetarik dago, baloiak pisu egokiarekin baina mina egiten ez dutenak, lurrerako markadoreak, sareak, dianak, joko alternatiboak,...

Hemendik galdera hau egiten dut: ZERGAITIK EZ? ZERGAITIK EZ DUGU DIRUA G.H.-AN ERE GASTATZEN?

Hona hemen katalogo bat, begiratu eta aukerak baloratu, G.H.-ko irakasle guztiok amets egiten dugu material hauekin.
Katalogoa

0 comentarios:

Publicar un comentario