domingo, 9 de mayo de 2010

AUTISMOA ETA HEZKUNTZA FISIKOA

Hezkuntza premia berezien artean autismoa izan daiteke zailenetariko bat hezkuntza fisikoko orduetan nola egin jakiteko. Horren ondorioz, interesgarria iruditu zait hezkuntza premia berezi honi erreferentzia egitea.
Talde batean autismo daukan haur bat izatekotan eta hezkuntza fisikoko klaseetan zer egin ez jakitekotan hona hemen argi izan behar ditugun ezaugarri batzuk:
  • EGUNERO OHITURA berberak jarraitzea oso garrantzitsua da haurrak segurtasuna sentitzeko eta berarekin hobeto lan egin ahal izateko.
  • OHITURAREN barruan denbora-tarte ezberdinak finkatzea ezinbestekoa da, haurrak jakin dezan denbora-tarte bakoitzean egingo duena.
  • Beraz, hezkuntza fisikoko ordu bat horrela egituratuta egon behar izango da: Ikasleen elkarketa, jardueraren aurkezpena, jarduera horren bidez lortu nahi ditugun helburuak eta praktika eta bukatzeko, lasaitasunera bueltatzea.

0 comentarios:

Publicar un comentario