jueves, 13 de mayo de 2010

Materiala ez dagoenean...

Komentatu egin dut nola gaur egun materialen teknologiak aurrerapauso handia eman duen. Baina zoritxarrez gure eskuetan egoteko aukera gutxi dago. Arazo honen ahurrean zer edo zer egiteko materialak gu geu egitea beste proposamen bat da.

Ni neu harritu egin naiz, objektu batek eman dezakeen aukerengatik, objektu hori KLARIONA da. Klariona betidanik umeentzako jolas lagun izugarria izan da. Klarionarekin umeek joko askotan ibili dira, trukeme, txapa pistak, frutak kanpora, adibide batzuk dira.

Gure kasuan, klarionaren bitartez zelaiak jokoetara egokitu ditzakegu, eremuak finkatuz eta zonalde bereziak markatuz. Bestalde objektu honen zerbitzua gure irudimenaren menpe dago. Hona hemen gaur egun psikomotrizitatea eta abiadura lantzeko modan dagoen herramienta bat:



Eskailera horrek 25-30 euro inguru balio du, merkea egiten duen zerbitzurako, baina, ezin dezakegu egin klariona batekin lurzoruan marraztuz? Ni aspaldi praktikatzen dut ariketa hori klariona bat erabiliz, gainera klarionarekin, espazioen zabalera handitu edo txikitu dezakegu. Ideia bikaina ezta? Bestalde sorua egurrezkoa bada zinta adesiboa ere erabili dezakegu.

0 comentarios:

Publicar un comentario