
martes, 11 de mayo de 2010
ONCE erakundea
Behin baino gehiagotan aipatu dugu blog honetan, zer nolako garrantzia duen hezkuntza fisikoa eta kirola ezintasunak daukaten pertsonentzat. ONCE-ko erakundekoek urtetan ari dira lanean, batez ere ikusmen urritasunak dituzten pertsonen alde. Bai ekonomikoki, sozialki eta
psikologikoki itzelezko laguntza eskaintzen dute. Kirolaren arloan ere, oso era bikainean ari dira lan egiten, eta neurri oso handian beraien lanari esker ezintasunak daukaten jende ugari egin ahal izaten du kirola, beti ere estatu mailan. Igeriketan, futbolean, eskian, saskibaloian, xakean, txirrindularitzan, eta goalball kiroletan esate baterako ekarri dituzten moldaketak izugarriak eta ezinbestekoak izan dira

Etiquetas:
ezintasunak,
laguntza espezializatua,
ONCE
0 comentarios:
Publicar un comentario