martes, 11 de mayo de 2010

KIN-BALL KIROL BERRIA

Hona hemen orain dela gutxi aurkitutako kirol berri bat: KIN-BALLa. Kirol hau taldeen arteko interakzioa eta kooperazioa sustatzeko sortua izan zen.

Euskadiko hainbat eskoletan erabiltzen hasi dira lehen hezkuntzako taldeekin. Joko honen dinamikak eta bere arauak Hezkuntza Fisikoaren programazioan integratuta izateko ezinhobea egiten du.

Bertan ikus dezakegu nola prestatu KIN-BALL sesio bat. Hala ere, ezinbestekoa da aipatzea kirol hau praktikatzeko airez betetako 1,22m-ko diametroa eta kilo bat pisukoa den pilota beharrezkoa dela, nahiz eta antzekoak diren beste materialak erabili ahal izatea.


1 comentarios:

Olatzi dijo...

Oso interesgarria kirol berri hau!

Publicar un comentario