lunes, 10 de mayo de 2010

Hezkuntza fisikoa konpetentzien bidez irakatsi


Konpetentzietan heztea, egun asko entzuten den esaldia da. Curriculum berriak aldaketak ekarri ditu, konpetentziak dira curriculum honen helburuak. Beraz hezkuntza fisikoa irakasteko era aldatu beharko da.
Ikaskuntzak ikasleen parte-hartze aktiboa bultzatu nahi du eta arazoak ebazteko gai diren ikasleak hezitu nahi ditu.
Konpetentziekin ikaskuntza-irakaskuntza prozesua aldatu nahi da eta honekin orainarteko moldeak apurtu dituzte. Irakasleen eskola magistralak baztertuta gertatu dira eta ikasleekin batera, errealitatearen azterketan murgildu dira, konpetentziak garatuz.
Zortzi dira ikasleek garatu beharreko oinarrizko konpetentziak.

0 comentarios:

Publicar un comentario