GURE BLOG-AREN ZERGAITIA

Blog hau ireki dugu, gu geuk, gorputz hezkuntzari buruz daukagun kontzeptua beste irakasleei komunikatzeko. Nekatuak gaude, nola haurraren garapen integralerako hainbeste garrantzia duen ikasgaia  mesprezatuta ikusteaz. Nekatuak gaude ere, ikastetxeetan ikusten diren saioez, gorputz hezkuntza baino gimnasia klaseak diruditenak. Gorputz hezkuntza ikasgaia ez da "maria" bat, eta ez dago ikasleak desfogatzeko egina. Horregatik gure ikuspuntua besteei zabalduz egoera hau aldatzen duten programazioak egiteko aholkuak eta ideiak luzatzen dizuegu. Zuek ere berdina egin dezazuen. Informazio, aholku edo eztabaida nahi baldin baduzue, lotsa barik gurekin komunikatu, ados? Espero dugu zuen gogokoa izatea.
Elkarrizketa:

Nola gogoratzen dituzu gorputz hezkuntzako saioak? zer ikasi zenuen?


Itxaso:

Pertsonalki gorputz hezkuntzako saioetan izandako esperientzietatik, oso oroitzapen onak ditut.Baina horrek ez du esan nahi saio hauetan dena ongi egiten zutenik.

Niri heziketa fisikoa egitea asko gustatu arren nire inguruko ikaskide askori (gehienetan neskak) ez zitzaien gustatzen.

Pertsonalki izandako irakasleak ikasgaia ondo egiten genuen ikasleetan zentratzen ziren eta gainontzekoez ez ziren asko arduratzen edo hobeto esanda ez ziren saiatzen pertsona hauek zituzten arazoak nondik zetozen bilatzen. Hitz gutxitan esan “pasatu” egiten zuten, Dirudienez errazena da hori egitea.

Beraz nire esperientzia pertsonalean faltan bota dut, izandako irakasleak ikasle guztien garapen integrala ez lortzea.


Izaro:

Egia esan nire esperientzia gorputz hezkuntzako klaseetan ez da oso ona izan. OHOko 5.mailarate tutoreak ematen zizkigun gorputz hezkuntzako klaseak, eta  nahiko dibertigarriak ziren. Hainbat ekintza egiten genituen: potroa saltatu, dantza ere landu genuen, kirola beraien artean igeriketa... eta egia esan ez dut gehiago goraratzen. 6. OHOn gorputz hezkuntzako irakasle espezifikoa etorri zen, eta orduan bai gauzak okertu zirela, ez genuen ezer egiten!!! Neskak alde batetik saskibaloia egiten genuen eta mutilek beraien aldetik futbola. Ordu beteko klaseetan maisua 5 minutu egoten zen neskekin, beste denbora guztia mutilekin futbolean jolasten. Eta neskak zer uste duzue egiten genuela???? Ezer ere ez. Irakaslea ez zegoen bitartean hitz egin.Beraz, 6.mailatik aurrera, ez dut gorputz hezkuntza heziketarik jazo.


Rubén:

Nire garaiko Hezkuntza Fisikoko klaseetako oroimena ona da. Gogotsu parte hartzen nuen ordu horietan eta momentu onak pasatu nuen, pozik joaten nintzen klase horietara. Baina, urteak pasata, konturatu naiz, klase horietatik ez nuela etekin handirik jaso. Nolabait, beste jolastordu bezalakoa izaten zen, hau da norberak bere lagun taldearekin joaten zen gustokoa zuten kirola edo jokoa praktikatzera. Ez dut ikusten inolako programaziorik ezta helburu didaktikorik ere. Irakasleen formazioa ere ez zegoen  horretara bideratuta, hau da, horretarako profesionalak ez ziren.
Hezkunta Fisikoko orduak gainera, ez ziren finkoak, beste asignaturaten orduren bat galduta bagenuen, beti berreskuratzen genuen Hezkuntza Fisikoko orduetan