domingo, 9 de mayo de 2010

KIROL EGOKITUA




Blog honetan, sarrera desberdinen bidez, gorputz hezkuntzak eta kirola egiteak dituen onurataz hitzegin dugu. Baina badakigu, eskola orduetan gorputz hezkuntza irakasgaian parte hartzeaz gain onuragarria dela kirola, dantza… egitea eskola orduetatik kanpo. Baina zer gertatzen da ezintasunen bat duten pertsonekin? Eta berain denbora librean kirolen bat praktikatzeko aukerarekin? Horientzako ere badaude kirola praktikatzeko edo aktibitate desberdinak aurrera eramateko taldeak. Bilbao Basket taldeak adibidez, badauka gurpildun aulkietan jolasten duten jokalariak. Egokia izango litzateke talde hauen inguruan bai irakasleak eta bai eskolako guraso elkarteak horien berri izatea, ezgaitasunen bat duten umeen gurasoei informazioa emateko eta beraein seme-alabak ekintza horietan parte hartzera animatzeko.

Kirol edo aktibitate desberdinetan parte hartzen duten jokalari ezgaituen esperientziak ikasgelan kontatzea onuragarria izan daitekela uste dugu, ikasleak baloreetan hezitu nahi baditugu behintzat. Proposamena jokalari horietako batzuk, eskola orduetan, eskolan beraien esperientziak kontatzea izango litzateke. Ikasleek jakin dezatela kirola egitea posible dela ezgaitasunen bat izan arren. Estereotipoak alde batera utzi eta errespetua bultzatzeko, desberdintasunak onartzeko, empatia areagotzeko ekintza legez uler dezakegu gure proposamena.

0 comentarios:

Publicar un comentario