martes, 4 de mayo de 2010

NATUR INGURUNEKO KIROLAK NATURAREKIKO HARREMANAK SENDOTZEKO.

Garapen integralerako ezinbestekotzat hartzen dugu gure gorputzak eta adimena naturarekiko duen kontaktua eta ezagutza, eta nola ez begirunea. Natur inguruneko kirol ekintzak gero eta ezagunak direlarik, uste dugu, eskoletako hezkuntza fisikoko mintegietatik naturarekin zerikusia duten ekintza edo eduki gehiago proposatu behar ditugula.

Ekintzak era askotakoak izan daitezke, zuhaitzaren egunean treking bat proposatzea zuhaizka batzuk landatzeko, ikas bidaia Salou-n egin beharrean multiabentura bidaia proposatzea,ideia batzuk dira.

Edukiak ere alda daitezke. Askotan gorputz hezkuntzako saioak klaseko leihoetatik begiratzen badituzue, ikasleak talde kiroletan edota aurrekirolezko jokoetan aritzen dira. Aurrekirolak lantzea ez dago txarto, talde kirolak berriz, bere osotasunean lantzeak onurak baino, kontrakoa ekarri dezake. Hauek lantzeak unitate didaktiko luze bat behar du, ondo flanifikatuta eta ikasle mota guztiekin arduratsua, eta holan ere, ikaslearen formakuntzan eragin gutxi lortuko genuke. Eskalada adibidez oso kirol egokia dugu osasunarentzat, talde kirolak baino askoz ere didaktikoa. Honen bitartez naturarekiko begirunea zein honen ezagutza landu dezakegu. Gainera hauxe lantzeak bi asteko programazioa suposatu dezake. Irteera batekin konbinatuz gero, gure programa mamitsua benetan bihurtu zaigu.

Horregatik gorputz hezkuntzako irakasle guztiak animatzen ditugu bere programazioan naturarekiko harremana tratatzeko natur inguruneko kirol ekintzen introdukzio bat egitera. Animatu!!!!!

0 comentarios:

Publicar un comentario