viernes, 7 de mayo de 2010

Jarduera fisikoa eta osasuna.

Elikadurak gero eta garrantzi handiagoa du gure gizartean. Azken hamarkadan janariaren inguruko berriak sarri izaten ditugu,behi eroak, olioen gripea, janari transgenikoak, e.a. Ondorioz, hezkuntzak elikadura gaiari heldu behar dio, ikastetxeetan garrantzia emanez eta jarduera fisikoarekin lotuz. Komeni da haurrei elikagaiek zertarako balio duten eta nondik datozen azaltzea, elikadura on baten giltzarria osasuna del argi eta garbi utzita. Eta haurtzaroan elikadurarekin lotutako arazoak hezkuntza fisiko on batekin konpondu daitezke. Datuen arabera, haur eta gazte-populazioaren %40k aholkatu ohi dena baino pisu handiagoa du. Egoera honi aurre egiteko, eskola-ikastolak, familiak eta haurrak bat egin behar dute, erantzunkizuna guztiona izanik.

0 comentarios:

Publicar un comentario